Atzera begira

41 urte Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta erail zituztela

Ataria 2024ko urriaren 16a

Pasa den urteko ekitaldian hartutako irudia.

1983ko urriaren 16ko gauerdian, kalez jantzitako guardia zibilek Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak bahitu zituzten Baionan. Herritarrek gogoan izango dituzte gaur, 19:00etan Tolosako Bentaundin.

Joxean Lasa eta Joxi Zabala 1983an bahitu, torturatu eta erail zituen GALek. Hamabi urtez egon ziren desagertuta, eta 1995ean identifikatu zituzten. Senideentzat izan zen, ordea, beste nahigaberik ere: hilkutxak jaso zituztenean ez zieten utzi nahi bezala lurperatzen, eta poliziak indarkeria erabiliz oztopatu zuen hileta. Gertatu zena gertatu zela onartzea izan da Axun Lasarentzat (Tolosa, 1956) kudeatzeko gauza zailenetako bat, eta Pili Zabalak (Tolosa, 1968) «bizitzako latzenak» bezala ditu gogoan anaiak desagertuta pasa zituen urteak. Pasa den urtean, berrogei urte bete zirenean, pairatutako minaz, haserreaz eta emandako bilakaeraz aritu ziren bi arrebak Ataria-rekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!