Gipuzkoako txirrindularitzaren mobilizazio jendetsua

Ataria 2024ko urriaren 14a

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren zuzendaritza batzordeko kideek beraien karguak utzi zituzten, txirrindulari probak antolatzeko dituzten trabak salatzeko. Atzo mobilizazioa egin zuten Donostian, eta tartean Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolako kideak izan ziren.

Gipuzkoan txirrindularitzak bizi duen egoerari «konponbidea» eskatzeko jende ugari elkartu zen atzo Donostian, bestak beste, herrialdeko hainbat txirrindulari klubak. «Jende asko etorri zen mobilizaziora, eta horrek sekulako bultzada ematen dio», azaldu du Aitor Aiertzak, jardunean dagoen Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza batzordeko kideak eta Oriako Txirrindulari Eskolako lehendakariak. «Gure eskaerekin jarraitzeko indarra ematen digu mobilizazio honek».

Anoetako estadioan hasi eta Bulebarrean bukatu zen mobilizazioa. Bukaeran esandakoak jasotzen ditu ondorengo bideoak:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!