Korrikalari txikiek ere San Esteban auzoa hartu dute

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 12a

IX. Txiki-Krosa egin dute goizean, San Esteban auzoan; izena ematerakoan, Saharako kanpamenduetara bidaltzeko eskola materiala jaso dute.

Helduen ostean txikienen txanda izan da. Honela, umore ederrean hartu dute San Esteban auzoko kalea txikienek. Kros txikiaren kasuan, bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa. Beste urte batez, bi mailatan banatu dituzte lasterkariak. 9 urtera arteko haurrek, 500 metroko ibilbidea osatu dute, eta 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek, berriz, 1.250 metro egin dituzte.

Bi kasu hauetan, ez dute sailkapenik egin, parte hartzea eta ondo pasatzea izan dutelako helburu. Era berean, izena ematerakoan, Saharako kanpamenduetara bidaltzeko eskola materiala entregatu dute parte hartzaileek. Tolosaldea Sahararekin elkartea arduratuko da materiala kudeatzeaz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!