Aitor Blanco eta Nagore Azkue izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 12a

Tolosako XXXVI. Herri Krosa izan da jokoan goizean, eta denera 188 parte hartzailek osatu dute zortzi kilometro pasatxoko lasterketa Tolosako kaleetan zehar; ondoren, haurren txanda izan da.

Gizonezkoetan Aitor Blanco txantrearra eta emakumezkoetan Nagore Azkue tolosarra izan dira helmuga gurutzatzen lehenak, Tolosako XXXVI. Herri Krosean. San Esteban auzoko Ttonttor Kultur Elkarteak urteroko antolatutako lasterketa da honakoa, eta aurten, denera 188 parte hartzaile izan ditu aurtengo edizioak, horietatik 38 emakumeak izan dira.

Aritz Garin billabonatarra irabazlearen atzetik helmugaratu da, bigarren postua lortuz, eta ondoren iritsi da Aitor Regillaga tolosarra ere podiuma osatzera. Emakumezkoetan, berriz, Azkueren atzetik Eneritz Iraola bidaniarra eta Lucia Malcorra tolosarra iritsi dira helmugara. Parte hartzaileek 8,1 kilometro egin dituzte, Tolosako kaleetan.

Helduen lasterketa amaitzean, haurren txanda izan da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!