Trafiko mozketak, larunbat goizean, Tolosako Herri Krosa dela eta

Ataria 2024ko urriaren 9a

11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideari eragiten dioten errepideak erabat moztuko dituzte.

Larunbatean, urriaren 12an, izango da Tolosako Herri Krosaren XXXVI. edizioa, baita IX. Txiki-Krosa ere, biak ala biak, San Esteban auzoko Ttonttor Kultur Elkarteak antolatuta.

8,1 kilometroko ibilbidea egingo dute helduek: San Esteban, Gernikako Arbola lorategiak, San Frantzisko pasealekua, Araba Etorbidea, San Esteban –zati hau bi aldiz–, Olarrain, Usabal kiroldegia (bidegorritik), Suhiltzaileen parkea, Berazubi, Martin Jose Iraola, Zezen plaza, Lizardi plaza (espaloitik), Zumalakarregi pasealekua, Trianguloa plaza, Zerkausia kalea, Plaza Zaharra, Kale Nagusia, Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua, Araba Etorbidea eta San Esteban.

11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideko puntu horien inguruan trafikoa erabat moztuko dute. Korrikalariak pasa ahala zabalduko dute berriro ere errepidea.

Erlazionatuak

Iritsi da Tolosako Herri Krosaren hitzordua

Imanol Garcia Landa 2024 urr 08 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!