'Km 0' bigarren, Zinemaldiko Eusko Label Sailean

Ataria 2024ko irailaren 30a

Jon Martija Leunda tolosarraren 'Km 0' film laburrak Donostiako Zinemaldiko Eusko Label Saileko bigarren saria jaso du. Babarrunaren landaketa kontatzeaz gain, baserriko lana balioan jartzen du bi minutuko ikus-entzunezkoak.

Donostiako Zinemaldiaren itxiera-ekitaldian banatu dituzte Eusko Label film laburren sariak. Sariak Maite Retolaza sagardogileak (Euskal Sagardoa) eta Roberto Ruiz sukaldariak (Amasa-Villabonako Hika jatetxea) banatu dituzte. Borja Agüeroren Las Guardianas lanak jaso du lehen saria eta Jon Martija tolosarraren Km 0 lanak bigarrena.

Ekimen honen helburua da bertako produktua zinemaren bidez sustatu eta ezagutaraztea, bai eta jasangarritasunari buruzko gaiak lantzea ere, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren munduan. Horregatik, film laburren kalitate artistikoaz gain, gure gizarte-ereduaren oinarri gisa landa eta itsasertz-ingurune bizia izateak duen garrantziari buruzko mezu positiboak zabaltzea baloratu dute, eta, aldi berean, lehen sektoreko eta landa eta itsasertz-inguruneko pertsonek eredu horren barruan duten zeregina balioestea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!