Euskal doinuek girotu dute Zumardiaundia

Leyre Carrasco 2024ko irailaren 30a

Kultura Plazara egitasmoaren barruan, kontzertu ugari egin dituzte asteburuan; Mikel Urdangarin, Belako, Janus Lester eta Mugan taldeak izan dira, besteak beste.

Tolosaldeako sortzaileen azokarekin agurtu zuten atzo Kultura Plazara jaialdiaren aurtengo edizioa. Ostiralean abiatu zuten egitasmoa, eta hiru egunetan zehar izan da zer ikusi Zumardiaundian. Izan ere, musikak ez zuen hutsik egin, eta euskal talde ospetsu askok girotu dute asteburua.

Ostiralean, Amaia Elizaran eta Neonymusek zabaldu zuten jaialdia, eta ondoren, Janus Lester, Belako eta DZ Zigorren txanda izan zen. Larunbatean, berriz, Mikel Urdangarin izan zen oholtzara igotzen lehena, eta atzetik izan zituen Mugan taldea eta DJ Makala. Bertan, tragoa hartu edo mokadu baterako tartea ere izan zuten bertaratu zirenek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!