Azoka Zumardiaundiaren bueltan

Leyre Carrasco 2024ko irailaren 29a

Ostiralean ekin zioten Kultura Plazara jaialdiari eta hiru egunetan zehar izan da zertaz gozatu Zumardiaundian; gaur eskualdeko sortzaileen azoka egin dute eta, guztira, hamazazpi postu izan dira.

Kultura Plazara jaialdia amaitu da. Hiru egunetan zehar kulturaz busti da Zumardiaundia. Lehen bi egunetan, dantza eta musika ikuskizunak izan ziren, eta jaialdia ixteko, Tolosaldeko sortzaileen azoka egin dute gaur goizean. Guztira, hamazazpi erakusmahai izan dira, eta askotariko sorkuntza lanak ikusi eta erosteko aukera izan da, hala nola artelanak, arropak, serigrafia lanak, oihalekin egindako lanak eta bitxiak. Erakusmahaiez gain, kandelak egiten eta koadernatzen ikasteko tailerrak eskaini dituzte, eta mokadurako tartea ere izan da bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!