Aparretan, Oria gainean

Ataria 2024ko irailaren 20a

TAKEren Garagardo Festak atzo ireki zituen ateak, eta gaur, iluntzean, beteta zeuden Zerkausiko mahaiak. 21 garagardo dastatzeko aukera dute garagardozaleek.

Irailean urteroko hitzordua izaten da TAKEk prestatzen duena; zerikusi gutxi ordea kirolarekin. Honela, igandea bitarte zabalik izango dira Zerkausiko garagardo-iturriak. Nahi beste garagardo dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aurten, gainera, lehenengoz etxekoa probatzeko beta izango da: Iparra Beer etxeko Ipar Beltz garagardoa.

Jana eta edanaz gainera musikak ere bere protagonismoa izango du hurrengo egunetan. Aitzakiarik ez pitzarrak bete eta garagardo ezberdinak probatzeko.

EGITARAUA

  • Irailak 20, ostirala
    • 18:30. Ate irekiera.
    • 19:00-21:00 eta 23:00-00:30. DJ TAKE.
    • 00:30. Ate itxiera.
  • Irailak 21, larunbata
    • 18:00. Ate irekiera.
    • 19:00-21:00 eta 23:00-02:00. DJ Txekor.
    • 02:00. Ate itxiera.
  • Irailak 22, igandea
    • 18:30. Ate irekiera.
    • 20:00. Jokalarien afaria.
    • 21:30. Ate itxiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!