Pasahitza

«Lehen baino lehen komeni da izena ematea, zikloarekin berehala hasteko»

Ataria 2024ko irailaren 23a

Jadanik izena eman daiteke Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak paper eskolan eskaintzen dituen erdi eta goi mailako zikloetan. Urriaren 18ra bitarte egongo da irekita horretarako epea. Erdi mailako zikloan kimika instalazioko teknikari izateko prestatzen dituzte ikasleak eta goi mailakoan, berriz, kimika industrialeko goi mailako teknikari izateko.

Ikastetxeko kimikaren arloko Mentxu Aiertza arduradunak azaldu du «harreman estua» dutela papera ekoizteko arloarekin, baina oso zabala dela sektore kimikoa: «Produktu askotan daude prozesu kimikoak: plastikoetan, elikagaietan, pinturetan, koletan... Enpresa horietan lan egiteko gure ikasleek dute formakuntzarik egokiena». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!