56. Berazubiko Pala Txapelketak baditu aurtengo irabazleak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 1a

Lopez-Ponce eta Loid-Loidi gizonezkoetan, eta Larrarte-Larrarte emakumezkoen mailan, izan dira txapelak jantzi dituzten bikoteak.

Asteartean jokatu ziren 56. Berazubiko Pala Txapelketako finalak. 18:00etan hasita, nesken mailako finala jokatu zuten lehenik: Larrarte ahizpak izan ziren irabazleak, Lopez-Balerdi bikotea 30-24 gaindituta.

Bigarren partida, gizonezkoen bigarren mailakoa izan zen. Kasu honetan, Lopez-Ponce izan ziren txapela jantzi zutenak Iraola-Viana bikoteari 30-8 irabazita.

Azken partidan, gizonezkoen lehen mailakoan, Loidi anaiak 30-21 gailendu ziren Aldazabal-Arregi bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!