Berazubiko Pala Txapelketaren finalistak, zehaztuta

Ataria 2024ko uztailaren 27a

Berazubiko frontoian jokatuko dira finalak, asteartean, hilak 30, 18:00etatik aurrera.

Finalerdi guztiak jokatu ondoren, Berazubiko 56. Pala Txapelketaren finalak jokatuko dituzten finalistak zehaztuta geratu dira. Asteartean, hilak 30, jokatuko dira hiru finalak, Berazubiko frontoian, 18:00etatik aurrera.

Lehen partidan, gizonezkoen bigarren mailako finala jokatuko da, Iraola-Viana eta Lopez de Muniain-Ponce bikoteen artean. Bigaren finalean, emakumezkoen mailan, Lopez-Balerdi eta Larrarte-Larrarte bikoteak izango dira protagonistak. Hirugarren partidan, gizonezkoen lehen mailako finala jokatuko da, Loidi-Loidi eta Aldazabal-Arregi bikoteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!