Dena prest, XXVI. Amarozko Antzerki Asterako

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko ekainaren 27a

Astelehenetik igandera bitarte Antzerki Astearen 26. edizioa egingo dute Amarotz auzoan. Beste urte batez, Intujai teatro taldeak antolatu du jaialdia, aurten, Kubo bat, 26 pieza, konbinazio ugari. Auzo bat, 26 urte, ikuskizun ugari lelopean.

EGITARAUA

  • Uztailak 1, astelehena
    • 17:00. Pailaztana Junior taldearen Kluedo 6/2 ikuskizuna, Auzo Etxean, denentzat eta euskaraz.
    • 20:00. Gehibat +1 taldearen Hirurak telefonoari begira antzezlana eta Maider Diaz eta Xabin Fernandezen Famiglia obra, Auzo Etxean, denentzat eta euskaraz.
  • Uztailak 2, asteartea
    • 17:00. Pablo Picalloren Desequilibrado kale ikuskizuna, denontzat eta gaztelaniaz.
    • 20:00. Pailaztana Klown Taldearen Klownterapia saioa Auzo Etxean, helduentzat eta euskaraz.
  • Uztailak 4, osteguna
    • 17:00. Eneko Gutierrezek eta Maria Arandiak osatutako Enikma taldearen Magiakerietan antzezlana Auzo Etxean, denentzat eta euskaraz.
    • 18:00. Vera Makucevica, Iñaki Carretero, Maria Arandia, Eneko Gutierrez, Yaima Orozco eta Migue de la Rosaren eskutik, Pintxopoteatro kale ikuskizuna —ipuinak, magia eta musika—, denentzat eta euskaraz.
  • Uztailak 7, igandea
    • 12:00. Bego Peñarada, Xabi Larrea eta Bea Larrañagaren Zirkogala kale ikuskizuna, denentzat eta euskaraz.
    • 13:00. Intujai Teatro taldearen Amaikoteka, amaitzeko (h)amaiketako diskoteka kale ikuskizuna, denentzat eta euskaraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!