Pasa den ostiralean egin bezala, gaur ere, Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen duten langileak udaletxe atarian elkartu dira. Zerbitzua eta lan baldintzak «duinduko» dituen hitzarmena aldarrikatzen dute, eta zerbitzua kudeatzen duen enpresari eta Tolosako Udalari erantzukizunez jokatzeko eskatu diete.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!