Abiatu da XIV Orduak martxa

Ataria 2024ko maiatzaren 19a

1.588 lagunek eman dute izena Aralarko Adiskideak elkarteak antolatutako XIV Orduak martxan. Berazubiko estadioaren aldamenetik, Paper kaletik abiatu dira 05:00etan lehenengoak eta minutuero beste 55 parte hartzaile gehiago abiatu dira. 

Zortzi urteren ondoren berriro ere abian da XIV Orduak martxa. Aralarko Adiskideak elkarteak antolatuta 1.588 lagunek eman dute izena aurtengo edizioan eta gehientsuenak gerturatu dira Paper kaleko irteera puntura. 05:00etan atera dira lehenengo mendizaleak, eta ordena mantenduz, minutuero beste 55 parte hartzaile irten dira.

Artean ateri zela abiatu dira mendizaleak, lehenengo pausoak eman ahala lehenengo tantak bota ditu, baina parte hartzaileak ez dira kikildu. Umore onez eta gogotsu ekin diote bideari, Aralarrek eskaintzen dituen parajeez gozatzeko prest.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!