Kreditu aldaketa, udaleko lanpostuen balorazioko atzerapenak ordaintzeko

Ataria 2024ko maiatzaren 16a

Tolosako udal langileek 2021ean udaletxe atarian egindako protestako irudia.

Asteleheneko aparteko osoko bilkuran, 907.930 euroko kreditu aldaketa onartu zuen Tolosako udalbatzak, aho batez, udal langileen lanpostuen balorazioko atzerapenak ordaintzeko.

2022. urtean onartu zen lanpostuen balorazioa, atzera eraginkortasunarekin, eta aldaketak ekarri zituen udal langile batzuen zereginetan, baita ordainsarietan ere.

Hala, aldaketa horiek sortutako 2020. urteari zegokion ordainsarien atzerapena iazko uztailean ordaindu zitzaien, ordutik eguneratuta egiten da ordainketa. Aldiz, 2021, 2022 eta 2023. lehen seihilabeteko atzerapenen ordainketa egiteke zegoen. Kreditu aldaketa hau eginda, ordainketa horiek egiteko bide emango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!