Tolosako EAJ-k egungo udal gobernuaren koherentzia eza nabarmendu du

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2024ko maiatzaren 14a

Onartutako mailegu aldaketa beharrezkoa da aurreko legegintzaldian EAJ-ren ekimenez gauzatutako lanpostuen balorazioan zehaztutakoa betetzeko; EH Bildu aurka agertu zen orduan.

Astelehen honetan, maiatzak 13, ezohiko osoko bilkuran, EAJren udal taldea aurrekontu-kreditu bat onartzearen alde azaldu da, udaleko langileei aukera emango diena aurreko legegintzaldian udalbatzak onartutako lanpostuen balorazio-prozesuaren ondoriozko ordainsariak kobratzeko.

Alderdi jeltzaleak egungo gobernu taldeari gogorarazi dio aurreko udal gobernuak bultzatu zuela lanpostuen balorazio prozesua, eta EH Bildu horren aurka agertu zela orduan.

Gaur, bitxia bada ere, EH Bilduk bere egin du balorazio hori osotasunean, eta urtebete pasa ondoren, aurreko legealdian egindako lanaren emaitzan koma eta zentimo bakar bat ere ez ditu aldatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!