Atzera begira

Nestor Basterretxea gogoan

Ataria 2024ko maiatzaren 6a

'Goldea' eskultura.

Gaur beteko zituen 100 urte Nestor Basterretxea Artzadunek (Bermeo, Bizkaia, 1924 - 2014, Hondarribia, Gipuzkoa). Euskal Herriko artearen historia hurbileko une inportante ugariren lekuko eta eragile izan zen aldi horretan, eta Tolosak ere gordeko bere ekarpen handiaren zati bat.

Tolosako Euskal Eskultura Garaikidearen Erakusketa Iraunkorra proiektuan parte hartu zuen Basterretxeak, Emeterio Arrese kalean dagoen Goldea eskulturarekin. Omenaldia ere jaso zuen 2012an, Tolosan, herriko ondare artistikoaren garapenean eskaini zuen laguntzarengatik, eta 'Ataria'-k berarekin biltzeko aukera izan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!