XIV Orduak prestatzeko Alpino Uzturrek antolatutako mendi irteera

Ataria 2024ko apirilaren 9a

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak Uitziko mendatetik Belateko mendatera doan mendi irteera antolatu du igande honetarako, apirilak 14. «Test polita da XIV Orduak prestatzeko», azaldu dute elkartetik.

GR-12an zehar «ibilbide ederra» egingo dutela esan dute antolatzaileek. «Nafarroako GR-12 bidezidorrak, Euskal Herriko bidezidor gisa ere ezaguna, EAEko eta Nafarroako eremuak zeharkatzen ditu, nagusiki menditsuak eta Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerroa osatzen dutenak. Seinaleak hondatuta daude zenbait gunetan, baina Nafarroako zonaldea ondo dago balizatuta», azaldu dute.

Ibilaldiak 30 kilometro ditu, eta maldan gora 1.085 metro egingo dituzte mendizaleek. Irteera 07:30ean izango da San Frantziskotik. Bazkideentzat autobusaren kostua 13 eurokoa izango da, eta ez bazkideentzat 15 euro. Informazio gehiago eta izena emateko: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidera mezua bidaliz edota 747 45 60 14 zenbakira deituz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!