June Sudupe hirugarren izan da Espainiako Txapelketan

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Pasa den asteburuan, Salamancan (Espainia) izan den 20 urtez azpiko Espainiako Short Track txapelketa. June Sudupe eta Unax Armendariz Tolosa CF-ko atletek parte hartu dute.

Ander Ortiz entrenatzailearekin izan dira bi atletak, eta biek 3.000 metroko proban parte hartu dute. June Sudupek, orain gutxi Tolosa CF-ko errekorra egin eta gero, lasterketa aparta egin zuen eta bizitzan bigarren aldiz, txapelketako podiumeko hirugarren postua lortu zuen, 10.18ko denborarekin.
 
Bestalde, Unax Armendarizek ez zuen hainbeste zorte izan eta 9.05ko denborarekin 13. denbora markatu zuen helmugan. Negu ona halere Armendarizek egin duena ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!