Joseba Olaetxea, Enara Agote eta Iñaki Lopetegi, podiumean krosetan

Ataria 2024ko martxoaren 8a

Olaetxeak lehen postua lortu zuen Barakaldon, eta Agote eta Lopetegi lehenak izan ziren senior mailan Santo Domingo de la Calzadan.

Joseba Olaetxeak Barakaldoko IX. Tech krosa irabazi du. 10 kilometroko proba 32.24ko denborarekin amaitu zuen tolosarrak. Bigarren Juan Carrascal izan zen, 32.37rekin, eta hirugarren Koldo Ayesta, 32.45eko markarekin.

Bestalde, Santio Bidearen Maratoi Erdian, Errioxako Naiara eta Santo Domingo de la Calzada artean jokatutakoa, Alpino Uzturre elkarteko Enara Agote eta Iñaki Lopetegi podiumera igo ziren, senior mailako lehen postua lortuta. Agote zazpigarren izan zen emakumezkoen sailkapen orokorrean, eta Lopetegi 13. gizonezkoen sailkapen orokorrean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!