Palestinarrei babesa emateko deia egin dute

Ataria 2024ko martxoaren 2a

Gernika Palestina herri ekimena kalera atera da eta diru ekarpenak ari dira jasotzen herri palestinarrak bizi duen egoerari «ahalik eta erantzun zabalena eta transbertsalena» emateko.

Gernika Palestina herri ekimenak deituta ekitaldi desberdinak egiten ari dira hainbat herritan, eta horietako bat izan da Tolosa. Palestinako herriak bizi duen egoera gogorarazi nahi izan dute eta horretarako, batetik, palestinarren egunerokoa erakusten duten hainbat argazki jarri dituzte Trianguloan eta, bestetik, diru ekarpena egiteko aukera eskaini dute San Frantzisko pasealekuan. Ekimenaren helburua bikoitza dela gogoratu du ekimeneko kide den Aritz Lopezek; Gazako herritarren artean gizarte egiturak berreraikiko dituen proiektu humanitarioak finantzatzea Mundubat GKEaren bidez eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Nazioarteko Zigor Auzitegian epaitzeko, legelari palestinarrek martxan duten ekimena ekonomikoki laguntzea.

Diru ekarpenak egiteko aukera egon da gaur, Tolosan, baina badaude bide gehiago ere. ES05 3035 0083 24 0830140015 (Laboral Kutxa) kontuan sartu daiteke dirua eta ekarpena Bizum bidez egiteko aukera ere zabaldu dute;  bakoitzaren banketxearen aplikazioaren bitartez egin daiteke eman/donar atalean Mundubat Fundazioa bilatuta edo erabili 08736 kodea erabilita.

Herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du martxoaren 17rako, Donostian.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!