Irati Lakunzak bosgarren egin du Munduko Kopan

Ataria 2024ko otsailaren 26a

Igarondo Urpekoak taldeko igerilari tolosarrak 400 metro ur gaineko proban lortu du postua.

Aix en Provenzen (frantzia) jokatu da hegats igeriketako Munduko Koparen lehenengo proba. Bertan 500 igerilarien artean Igarondo Urpekoak taldeko hiru igerilari izan dira, euskal selekzioarekin. Irati Lakunzak 5. postua lortu du 400 ur gaineko proban, eta 100 eta 200 metroko probatan ere ondo ibili da. Haizea Izagirre eta Sara Goenagarentzat estreinaldia izan da horrelako mundu mailako proba batean eta 100, 200 eta 400 ur gaineko probetan bere markak egin dituzte eta «asko ikasi dute» esperientzia berri horretan. Klubetik gaineratu dutenez, «ezin dira erlaxatu, bi astetan Gasteizen Espainiako Txapelketa baitute Euskadiko selekzioarekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!