Piñata igandeko kontzertua

Ataria 2024ko otsailaren 15a

The Herrikide's taldeko kideak.

The Herrikide's taldeak emanaldi berezia eskainiko du, Leidor aretoan, 12:30etik aurrera.

The Herrikides taldeak, «Tolosako inauteriei omen eginez», emanaldi berezia eskainiko du, igandean, hilaren 18an, 12:30ean hasita, Leidor aretoan. Bertan, Tolosako Erraldoi eta Buruhandiek hartuko dute parte eta baita Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleek ere.

The Herrikide's taldeko kideek aurreratu dutenez, hainbat sorpresa izango dira emanaldian. Herritar guztiak gonbidatu dituzte kontzertura, «goiz eder bat pasatzera!». Kontzertua hasi aurretik, Musika Eskolatik Leidor aretora kalejira joango dira, 11:30ean abiatuta, Ikasleen bandarekin. Hainbat buruhaundi ere bertan izango dira.

Emanaldirako sarrerak salgai daude Karela eta Koinobori tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!