Inauterietako pilotakadaren auzia

Elkarretaratzea deitu du Ikamak biharko

Ataria 2024ko otsailaren 15a

Ikasleria Martxan!-ek deituta, elkarretaratzea egingo dute Trianguloa plazan, 13:00etan, eskualdeko ikasle bat «tirokatua» izan dela salatzeko.

Ertzaintzaren pilotakada batek inauterietako astelehen goizaldean zauritu zuen 16 urteko billabonatarri babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du Tolosaldeko Ikamak. Ikasleria Martxan! taldeak ikasle guztiak animatu ditu euren ikastetxeetan geldialdia egin eta «biolentzia polizial ororen aurka» egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Tolosako Trianguloa plazan izango da elkarretaratzea, 13:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!