Pattarra edanda, zezenen txanda

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 13a

Txarangen doinuekin batera igo dira inauteri zaleak zezen plazara, pattar zezenerako ordua baitzuten; harmailak eta plaza bera jendez beteta izan da eta bertan ere festak ez du etenik izan.

San Frantzisko pasealekua hartu dute txaranga guztiek goizeko 07:45ak aldera, eta giro ederrean iritsi dira zezen plazara. Parrandazaleak bildu dituzte batetik, eta goizean zezenetara joateko prestatu dena ere saltoka iritsi da pattar zezenera. Ausarta batzuk zezenaren aurrean jarri eta errekortea ezpada, korri pixka bat egitera animatu dira. Besteek txarangen doinuak dantzatzea nahiago izan dute, edota plazan zegoen ikuskizuna ikustearekin nahiko izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!