Txarangen erritmora zezenetara

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 13a

Alborada bukatzean Pattar Zezenean parte hartzen duten txarangen txanda izan ohi da; Asteartita eguneko dianarekin bat egin dute inauteri zale ugarik.

Alboradako gosariarekin indarrak hartu ostean, Pattar Zezenerako txanda izan ohi da. Horretarako, zezen plazarako bidea hartzen dute inauteri zale guztiek, txarangen laguntzaz. Urdiña Txiki, San Esteban, Sukalde, Arco Iris edota Kabila txarangak izan dira, besteak beste, Trianguloa plazatik igaro ondoren, San Frantzisko ibiltokitik igoera egin dutenak. Bidetik esnatu berri diren herritarrak gehitu zaizkie festara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!