Batzuen hasiera, besteen bukaera

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 13a

Parranda luzatu nahian zebiltzanak eta festari hasiera goiz eman dienak bat egin dute udaletxeko arkupeetan; alboradarekin eman diote hasiera Asteartitari.

Tolosako Udal Txistulari Bandak dantzan jarri ditu goizeko 6:00etan Plaza Zaharrera gerturatu diren inauteri zale guztiak. Urtero legez, herri lanetarako langileek anis trago eta gailetak banatu dituzte udaletxeko arkupeetan. Bertara gerturatu diren gehienak atzoko mozorro berarekin jarraitzen zuten, eta gutxi batzuk izan dira Asteartita eguneko mozorroa estreinatu dutenak.

Txistularien lehen notak entzutearekin batera saltoka hasi dira gehienak, hotzari aurre eginez. Beste batzuk herri lanetako langileek banatutako anis tragoarekin berotu dute gorputza. Horren ostean, batzuk lotarako bidea eta beste askok zezen plazarakoa egin dute, txarangen atzetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!