Euskaraz abestu eta dantzatu daitekeela erakutsi dute

Ataria 2024ko otsailaren 12a

Kazkabarra taldeak euskaraz abestu eta dantzatu nahi izan du mundu mailako hainbat estilo zein abesti gurera ekarriz.

Astelenitarekin haur eta gazteak izaten dira protagonista. Pandemia iritsi arte sei ziren ateratzen ziren taldeak, baina azken urteetan bost dira. Izan ere, San Bernardo Eskaut-Gia taldea jada ez da ateratzen. Gaur egun ehunka umek hartzen dute parte bost aisialdi taldeek antolatutako konpartsetan; Tolosako 4 eta Ibarrako bat. Guztiek izaten dute antzerako plana Astelenitarako; goizean goizetik kalean azken asteetan entseatutako koreografiak eskaini eta bazkaldu eta gero zezen festara joan. Gehienek arratsaldean ere dantzatzen dute. Egun oso berezia izaten da gaztetxoentzat. Gaur lehen orduetan egindako koreografietan ibili dira erosoen, izan ere, euria hasiko du gero eta ezin izan dute nahi adina dantzatu.

Erlazionatuak

Kazkabarrakoak dantzan

Ataria 2024 ots 12 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!