Muturrak gorritu direnekoa

Ataria 2024ko otsailaren 12a

Lur bustiak zezen eta korrikalarien erorikoak eragin ditu Astelenita eguneko sokamuturrean. Hamaiketan hasita, eta Gure Kaiola txarangak girotuta, Plaza Zaharra zezenen eta gizonen arteko lehiaz bete da. Izan ere, plazan korrika bi emakumezko baino ez dira ikusi.

Sokamuturrak iraun bitartean, zerua ateri mantendu bada ere, aurreko orduetan euria egin duenez, Plaza Zaharreko eta Zerkausia kaleko lurra labainkorra geratu da. Honek eragina izan du zezenen eta lasterkarien joan-etorrietan. Baten zein besteen muturrak behin baino gehiagotan lurra zapaldu dute; eroriko ugari egon dira. Eta horren ondorioz baita muturrak odoletan geratu ere.

Zezenek korrikalarien atzetik segika joatea gustuko badute ere, gaurkoan, behin baino gehiagotan, denden eta tabernen erakusleihoei begira geratu dira; seguruena, euren burua bertan islaturik ikusi eta ezer gutxi ulertzen ez zutelako. Honela, pareta eta egurren kontra ere joan dira zezenak.

Zezenen sokari loturik, eta era berean zezenen zaindari, Marques de Sakakoak aritu dira, Lasturko Zezenak, alegia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!