Ezin kolore gehiago kabitu

Ataria 2024ko otsailaren 11

Era guztietako mozorroak ikusi dira gaur Tolosako kaleetan; kritika, satira, parodia eta umorea nagusitu dira.

Azkeneko urtebetean pasa denari erreparatu diote tolosarrek Zaldunita eguneko mozorroa asmatzeko. Renferi edo Asuncion Klinikari egindako kritikak azaleratu dira mozorroetan eta Tolosako Azokan erretiratutako baserritarrei jarritako isunak ere izan dira protagonista.

Bestelako mozorro ugarik ere egin diote erreferentzia gaurkotasunari eta ez dira falta izan, urteroko pailazo edo mexikarrak ere. Tolosako txoko ezberdinak irudimenez bete dira Zaldunitan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!