Festarako azken ukituak

Ataria 2024ko otsailaren 10a

Urtarrilean hasitako lana bukatzear daude Ferialekuan; eta Astelenitako dantzak ere prest dituzte aisialdi taldeek.

Mozorro original bat aukeratzea ez da tolosarrok inauterietarako duten lan bakarra. Horrekin batera, askok eta askok karrozak prestatzen dituzte zaldunitan eta asteartitan kalera irteteko. Eta hala egin dute aurtengoan. Hain zuzen, bihar, Tolosako kalean ikusi ahal izango dira azken hilabetean egindako lanaren emaitza. Gaur, berriz, egurrez, margo ontziez, burdin barrez eta erremintez beteta daukate Ferialekua. Dagoeneko prest dituzte karrozen oinarriak, eta askok eszenatokia ere. Duela hilabete kuadrila ugariz beteta zegoen Ferialekua, eta gaur gutxi batzuk besterik ez dira euren karrozari azken ukituak ematen ari zaizkiela Ferialekuan.

Astelenitarako azken entseguak

Astelenitan, berriz, Tolosako aisialdi taldeek hartzen dituzte kaleak. Aurten, Atsedena, Kazkabarra, Kirikiño, Ttenttek eta Txiribitu taldeek jarriko diote musika Astelenitari, eta horiek ere azken entseguak izan dituzte gaur.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!