Inauteri doinuak Tolosako zenbait txokoetan zabaldu dituzte musika eskolako bandako ikasleek. Musika eskolatik abiatuta, Euskal Herria plazara joan dira. Eguraldi txarra dela eta, plazan zenbait bira eman dituzte, eta ondoren, Uzturre zaharren egoitzara joan dira.