Festa hondar gainean

Leyre Carrasco 2024ko otsailaren 9a

Eguraldia ez da arazo izan inauteri-zaleentzat eta kalejiran igo dira zezen plazara; txilabak, serpentinak eta konfetiek koloreztatu dute plaza eta txarangaren doinuek alaitu dute giroa.

Ostiral Mehe egunean hutsik egiten ez duen hitzorduetako bat izan ohi da zezen festa. Urtero bezala, Kabi Alai txarangarekin batera kalejiran sartu dira herritarrak zezen plazara, eta ondoren, harmailak jendez bete dira. Txilabak, serpentina eta konfetiek koloreztatu dute plaza. Hala ere, plaza bera ez da hutsik egon, gazte ugari animatu baitira zezenaren aurrean jartzera. Hainbat ausarta izan dira hondar gainera, baina horietako gutxi batzuk ezin izan dituzte zezenak emandako kolpeetatik ihes egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!