Tolosako Txistulari Bandako kideez gain, Tolosako Musika Eskola eta Loatzo Musika Eskolako kideek hartu dute parte, eta horiez gain, hainbat lekutatik etorritakoak: Donostia, Hernani, Getaria, Andoain, Iruñea, Ordizia... «Gero eta gehiago ari da zabaltzen», esan du Ion Garmendia Ozenki Txistulari Taldeko zuzendariak. Iaz ere 70 musikari inguruk parte hartu zuten, beraz, indartsu jarraitzen duen ekitaldia da Ostiral Mehe eguerdian egiten dena. Hamaiketakoa egiten dute kalejira bukatzerakoan eta ondoren batzuek bazkaria ere egiten dute elkarte batean, tartean kanpotik etorri direnak.
Momentu berezi bat ere bizitu da gaurkoan. Iaz, Fronton tabernan Iñaki Letamendia Tolosako Txistulari Bandako zuzendari ohiak abesti bat zuzendu zuen, baina gaurkoan ezin izan du egon, eta bere ordez, Iñaki Letamendia Arsuaga bere semeak zuzendu du taldea pieza batean.