Lara Aranzabal Segurarena, balkoi politena

Ataria 2024ko otsailaren 9a

Tolosako Udaleko Turismo Sailak eta Tolosa&Co Merkatarien Elkarteak elkarlanean antolatutako Inauterietako Balkoi Lehiaketa irabazi du Korreo kaleko 50. zenbakiko bizilagunak.

Antolatzaileak gaur goizean aritu dira, auzoz auzo, herriko balkoiak ikuskatzen, eta guztira, 400 baino gehiago zenbatu dituzte apainduta.Guztien artean, Lara Aranzabal Segurarena aukeratu dute; 300 euroko saria jasoko du merkatari elkartearen establezimenduetan erabiltzeko.

Aipatu dute, tolosarren maila ikusita, «zaila» izan dela erabakia hartzea, baina parte hartzaile guztien lana eta esfortzua eskertu dute: «Eskerrik asko zuen balkoiak kolorez, irudimenez eta magiaz apaintzeagatik! Hasi hurrengo urterako ideiak biltzen!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!