Leitza kalea itxita zegoen iragan ostiraletik, Aroztegieta kaleko 19. zenbakiko eraikinaren fatxadan, iparraldeko horman, aurrez zeuden pitzadura batzuk mugitu egin zirelako. Errefortzuak jarri dituzte eraikinean, eta bitartean, hormaren zati edo txintxorren bat kalera eror zitekeela ikusita, segurtasunagatik Leitza kalearen zati bat itxita egon da.