Bakardadeari eta sedentarismoari bizkarra emateko eta adineko pertsonen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuz sortu zen Mugi Tolosa duela hamar urte. Ibilaldiez gain jarduera bereziak egiten dituzte urtean zehar, tartean gaurko kalejira berezia.