Yoga onkologiko tailerra egingo dute otsailetik apirilera

Ataria 2024ko otsailaren 6a

Minbiziaren Aurkako Elkarteak doako yoga ikastaroa antolatu du Tolosako Parashakti eskolan, minbizi prozesua igarotzen ari diren herritarrentzat. Otsailaren 21ean hasiko da, eta apirilaren 10era arte luzatu. Asteazkenetan izango da 11:15etatik 12:30era.  Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Minbiziaren Aurkako Elkartearen webguneko formularioa beteta. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 21 43 telefonora hots egin edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera idatzi dezake.

Elkarteak iragan urrian ere antolatu zuen tailerra, eta azaldu duenez, harrera oso ona izan zuen. Horregatik, bigarren tailerra egitea erabaki dute. Minbizia duen gaixoaren egoera fisikora ez ezik, haren egoera emozionalera ere egokitzen dituzte yoga onkologikoko saioak, eta «estresa murrizten, emozioak kudeatzen, kontzentrazioa errazten eta askotan autoestimua indartzen» ere laguntzen dutela azaldu dute antolatzaileek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!