Jendetza Tolosako Kaldereroetan

Ataria 2024ko otsailaren 3a

Urdina Txiki Elkartearen Kaldereroen konpartsak 50 urte bete ditu gaurkoan. Harrera oso beroa eman diete herritarrek.

Kaldereroak iritsi dira Tolosara. Plaza Zaharra txiki geratu da, eta jendea ondoko kaleetan geratu da zain. Musika eskolako ikasleak, Tolosa Kantariko kideak, akordeoi jotzaileak... denetik ikus zitekeen konpartsaren aurretik. Eta nola ez, haurrek horrenbeste maite duten hartza. Korrika ibili ditu txikienak Kaldereroen maskotak. Joakin Garmendia anoetarra ere aipatu behar da. Beste urtebetez konpartsaren aurretik zihoan, traktorea gidatzen.

Aurrez, udaletxeko balkoitik hainbat mezu zabaldu dituzte Urdina Txiki elkarteko kideek. Udalari ere zuzendu zaizkie, hainbat kritika egiteko. Ondoren, udal ordezkarien eskutik eta urteurrenaren harira lore sorta batzuk jaso dituzte. Jaiak ez du etenik eta 23:30ean Incasables txaranga kalez kale ibiliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!