Inauterien etorrera iragarri du Aiz Orratz elkarteak

Ataria 2024ko otsailaren 3a

Inauteri aurreko giroa bizitu da gaur goizean Tolosan. Ostegun Gizeneko txupinazoa botako duen Kabi Alai Kuttunak, hau da, Aiz Orratz Elkarteak, festa borobila antolatu du.

Tolosako erraldoi eta buruhandiak ibili dira lehenik kaleetan barrena, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Ondoren, Aiz-Orratz Elkarteko txaranga elkartetik irten eta Leidor aldera joan da. Bertan, mozorro jaialdia ospatu da. Txikienak inauterietara gerturatzeko helburuz antolatzen du egitarau hau urtero Aiz Orratz Elkarteak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!