Aldaketak izango dira udal zerbitzuen ordutegietan, inauteriak direla eta

Ataria 2024ko ots. 1a, 17:47

Inauterien harira, datorren asteazkenean, hilak 7, Mugi Tolosa ekimenak ongietorria emango die festei txarangaz girotutako ibilaldiarekin. Horrez gain, astelehenean, hilak 5, Trianguloa plazako bizikleten aparkalekua kenduko du udalak.

Gaur zortzi Tolosa eta tolosarrak inauterien ospakizunean murgilduko dira bete-betean. Horri lotuta, jaiek irauten duten bitartean, ordutegi aldaketak egongo dira zenbait udal zerbitzutan. 

Hauek dira ordutegien aldaketa nagusiak: 

  • UDATE (Herritarren Arreta Zerbitzua)
    • Otsailak 8, Ostegun Gizena: 7:15-11:15.
    • Otsailak 9, Ostiral Mehea: 8:00-12:00.
    • Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne).
  • Gizarte Zerbitzuak
    • Otsailak 8, Ostegun Gizena: itxita.
    • Otsailak 9, Ostiral Mehea: 10:00-13:00.
    • Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne).
  • Hondakin bulegoa
    • Otsailak 8 eta 9: 8:30-14:00.
    • Otsailaren 12tik 14ra: itxita (biak barne).
  • Abegi
    • Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne)
  • Usabal kiroldegia
    • Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne). Mantentze lanak eta igerilekuko dutxa eremua biargaituko dira tarte horretan. 
  • Berazubi estadioa
    • Otsailak 8, 10, 12 eta 13: 9:00-14:00.
    • Otsailak 9, ostiral mehea: 9:00-20:00.
    • Otsailak 11, igandea: itxita.
    • Otsailak 14, asteazkena: 9:00-21:00.
  • Musika Eskola
    • Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne).
  • Kultur Etxea
    • Otsailak 8, ostegun gizena: 10:00-11:30.
    • Otsailak 9, ostiral mehea: 10:00-13:00.
    • Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne).
  • Euskaltegia
    • Otsailak 8, ostegun gizena: 9:00-12:00.
    • Otsailaren 9tik 14ra itxita (biak barne).
  • Liburutegia
    • Otsailak 8, ostegun gizena: 10:00-12:00.
    • Otsailak 9, ostiral mehea: 10:00-13:30.
    • Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne).
  • Haur liburutegia
    • Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne).
  • Udaletxea
    • Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne).
  • Udaltzaingoa
    • 24 orduko arreta zerbitzua emango du, eta larrialdiren baten kasuan, 943 675 858 telefonora deitu ahal izango da.

Mugi Tolosa ere inauteriak ospatuz

Era berean, datorren asteazkenean, otsailak 7, Mugi Tolosa egitasmoak ongietorria emango die inauteriei, ekintza berezi batekin. Ohiko moduan, Zerkausian batuko dira partaide guztiak, baina oraingoan, goizeko 11:00etan txarangaz lagunduta egingo dute ibilaldia Tolosako kaleetatik barrena, inauteri giroan murgiltzeko. Amaieran, Zerkausira bueltatuko dira eta txistorra pintxoak banatuko zaizkie, ekintza berezi honi amaiera emateko. 

Trianguloako bizikleta aparkalekua

Inauterietarako Trianguloa plazan dagoen bizikleten aparkalekua kendu egingo da. Hori dela eta, beranduenez igande honetarako, otsailak 4, bizikletak bertatik kentzea eskatzen zaie herritarrei. Kentzen ez diren bizikletak brigadak jasoko ditu astelehenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!