Beste hiru salaketa jarri dituzte Tolosako osteopataren aurka

Ataria 2024ko otsailaren 1a

Segurtasun sailak 'Ataria'-ri baieztatu dionez, guztira sei dira Tolosako ertzain-etxean osteopataren aurka jarritako salaketak.

Oriako ertzain-etxeko agenteek sexu-eraso baten ustezko egilea delakoan atxilotu zuten osteopata urtarrilaren 21ean. Ondoren, atxilotuaren kontsulta miatu zuten, ikertzen ari diren gertaerekin lotutako ebidentzien bila. Atxilotua eta polizia-eginbideak Tolosako Epaitegiaren esku utzi zituzten, eta epaileak kargupean aske utzi zuen atxilotu eta bi egunera. Hala ere, ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintzak uste baitu pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak.

Salatutako lehen bi kasuetan, gertakarien ustezko egileak masaje-saioa hasten zuen bizkarreko, lepoko edo gerrialdeko eremuetan, baina, handik gutxira, gizonaren manipulazioa eremu intimoetara iritsi zen, inolako baimenik gabe. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!