Maier Olanok ziklo-kroseko Munduko Txapelketan parte hartuko du

Ataria 2024ko urtarrilaren 31

Maier Olano, Benidormen jokatutako Munduko Kopan.

Txirrindulari tolosarra Espainiako selekzioarekin izango da asteburuan Txekiako Tabor herrian.

ZU-K Limousin taldeko Maier Olano txirrindulariak beste esperientzia berri bat biziko du bere kirolean. Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan lehiatuko da lehen aldiz. Asteburu honetan izango da jokoan Txekiako Tabor herrian, eta Olanok junior mailan parte hartuko du, Espainiako selekzioaren deialdian sartu ondoren. Bere proba larunbat goizean izango da, 11:00etan. Olanorekin batera, Lorena Patiño, Aroa Otero, Ana Lopez Burgos eta Irati Aranguren ariko dira emakumezkoen junior mailan Espainiako selekzioarekin. Orain gutxi Benidormen jokatutako Munduko Kopan parte hartu zuen tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!