Indarkeria matxisten aurkako guneak jarriko dituzte inauterietan

Ataria 2024ko urtarrilaren 31

Informazioa gunea Trianguloan eta arreta gunea Andragoran jarriko dituzte Zaldunitan eta Astelenitan.

Tolosako Udalak erasorik gabeko jaien alde, jarrera aktiboa bultzatuko du eta indarkeria matxisten aurkako guneak jarriko ditu otsailaren 11n eta 12an, Zaldunita eta Astelenita egunetan. Informazio gunea egongo da jarrita 22:00etatik 01:00etara Trianguloan eta 01:00etatik 05:00etara Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean jarriko dute arreta gunea. Eraso baten aurrean informazioa edo arreta behar duenak 747 420 488 telefonoa izango du eskura egun horietan.

 

Gainera, Tolosako Udaltzaingoaren telefonoa zabaldu du udalak eta jakinarazi du 24 ordutan arreta zerbitzua eskainiko dutela udaltzainek. Sano jokatzeko deia zabaldu du Tolosako Udalak aurtengo inauterietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!