Tolosako Udal Txistulari Bandak eskaini ditu lehen inauteri doinuak, eta ondoren, Tolosako Udal Musika Bandaren txanda izan da. Zahar egoitzako lehen solairura gerturatu direnek inauterietako kantu tradizionalez gozatzeko aukera izan dute; besteak beste, Idiarena, Habanera edota Pastelero bezalako kantuez. Batzuk kantuan eta beste batzuk dantzan egitera animatu direnak ere izan dira tartean.