Elkarretaratzea egin dute Tolosako epaitegiaren aurrean

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Tolosako epaitegiaren aurrean egin du elkarretaratzea Goierriko Kontseilu Sozialistak; usurpazio delitua egozten diete zazpi kideri.

Gaur goizean elkarretaratzea egin du Goierriko Kontseilu Sozialistak Tolosako epaitegiaren aurrean, Enpresari handien aurrean, zentro sozialistak defendatu lelopean. Joan den urteko martxoan Sonepar enpresaren lokal bat okupatu eta Beasaingo Zentro Sozialista zabaldu zuten bertan; hori dela eta izan dute epaiketa Kontseilu Sozialistako zazpi kidek.

Usurpazio delitua egozten diete, eta epaiketaren ondoren ebazpenaren zain geratu dira. Momentuz akordiorik lortu ez badute ere, Kontseilu Sozialistako kideek nabarmendu dute «oraindik negoziatzeko borondatearekin» jarraitzen dutela.

Bide beretik, azaldu dute Beasaingo lokala «urte luzeetan hutsik» eta «inolako proiekturik gabe» egon dela, eta Sonepar enpresak espazioa erabiltzen duela «soilik bere dirua inbertitu eta etorkizunean etekin handiagoak izateko». Bide beretik, esan dute enpresa horrek 779.000.000 euroko irabaziak izan zituela 2022. urtean. Aipatutako espazioa «beharrezkoa» da eragile politikoaren jardunerako, eta aurrera begira «Zentro Sozialistaren defentsan» jarraitzeko asmoa adierazi dute kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!