Konpartsekin bilera irekia, asteazkenean

Ataria 2024ko urtarrilaren 22a

Tolosako Udalak deituta, 19:30ean izango da kultur etxean, Ferialekuaren erabileraren nondik-norakoak, diru laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak edota elkarbizitza eta musika bolumenaren arauak azaltzeko.

Datorren asteazkenean, urtarrilak 24, bilera irekia egingo du Tolosako Udalak plataformadun eta plataforma gabeko konpartsa txikiekin. 

Bileraren helburua da konpartsen bueltan dauden hainbat gairen inguruko azalpenak ematea: Ferialekuaren erabilera, diru laguntzak eskatzeko egin beharreko izapideak edota musikaren bolumenari eta elkarbizitzari loturiko arauak, besteak beste. 

Bilera 19:30ean izango da kultur etxean eta deialdia irekia bada ere, nahikoa izango da konpartsa bakoitzeko ordezkari bana gerturatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!