Rap klasikoa dario bere lehen lanari. Ypsen rapero eta beatemaker-arena da basea eta Iker Pandorenak gitarrak. Baxuan Sergio Lacasia ari da eta scratchak Dyamond Ex-enak dira. Abestia Lacasia de la Música estudioan grabatu eta nahastu du Sergio Lacasiak berak. Masterizazioaz Javier Roldón arduratu da Vacuum Mastering estudioan.