Emantzipazioari buruzko gazteen iritzia bildu nahi dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 16a

Emantzipazioaren inguruan Tolosako gazteen iritzia entzuteko inkesta abiarazi dute Gazteparte proiektuaren barruan.

Gazteparte proiektua abiarazi dute elkarlanean Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arantzazulab-ek, Donostiako Udalak, Aztiker ikerguneak eta Asmoz fundazioak, gazteek emantzipazio prozesuan dituzten beharrak eta kezkak aztertzeko helburuz. Zehazki, politika publikoen inguruan gazteen iritzia ezagutu eta egoera aztertu nahi dute, ondoren udalerri ezberdinekin lan saio fisikoen bidez lantzeko. 18 eta 30 urte arteko gazteek inkesta anonimo bat bete dezakete urtarrilaren 31 bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!